Common law

Munduko zuzenbide-sistemen mapa (common law, arrosaz).

Common law[1] (euskaraz: «zuzenbide arrunt») ingelesez hitz egiten den herrialde askotan lege-sistema nagusia da, legeetan ez ezik, iraganeko epai garrantzitsuetan ere oinarritzen da (epaigintza), eta epaileen interpretazioaz garatzen da. Beraz, Europa kontinentaleko herrialdeen zuzenbide zibilaren (zuzenbide kontinentala) aldean oso bestelakoa da, zuzenbide kontinentala legegileak egindako lege-kodeetan oinarritzen delako, eta epailearen interpretazioak mendeko egitekoa baino ez daukalako.

Erreferentziak

  1. «Euskalterm - Euskararen corpusa - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).

Ikus, gainera

  • Zuzenbide kontinental
  • Epaigintza
  • Eskoziar zuzenbide


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.