Club de Remo Colindres

Club de Remo Colindres
Sorrera 1988
Herria Espainia Colindres, Kantabria
Lehendakaria Espainia Jose Luis Fernandez
Entrenatzailea Espainia Luis Andrés Rioz
Patroia(k) Espainia Jesús Maza
Kolorea(k)           berdea eta horia
Trainerua      San Ginés
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Kantabriako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023: Liga ez
2024 ez
Webgunea www.crcolindres.blogspot.com.es
Colindresko trainerua goian, 2009an.

Club de Remo Colindres (euskaraz: Colindres Arraun Elkartea) Colindresko arraun elkartea da.

Historia

1970eko hamarkadatik aurrera colindrestarrek batel eta trainerilletan hartu dute parte hainbat estropadatan eta 1996tik aurrera trainerutan[1]. 1992an zenbait arazo izan ondoren, Escuela de Remo Municipal de Colindres ("Udal Arraun Eskola") eratu[2] eta gazte mailan Kantabriako trainerilla txapeldun bilakatu ziren.

1996an lortu zuen trainerua osatzea eta 1997an A Coruñan Espainiako Traineru Txapelketan parte hartu zuten, Kantabriako Traineru Txapelketan hirugarren sailkatu ondoren. 1999 eta 2006 artean ez zuen trainerua atera eta urte hartan KAE Ligan sartu zen, ligaren sortzaileetako bat izan zen beraz[2]. 2018 artean urtero atera zuen trainerua, urte batzuetan emakumezkoena ere bai.

Palmaresa

Ligak

  • KAE 2 Liga (0): laugarrena 2011n.

Txapelketak

  • Espainiako Traineru Txapelketa (0): zortzigarrena 1997an.
  • Kantabriako Traineru Txapelketa (0): hirugarren 1997an.

Azken denboraldiak

Urtea Liga Kontxa
2006 KAE 2 Liga, 7.a -
2007 KAE 2 Liga, 8.a -
2008 KAE 2 Liga, 5.a -
2009 KAE 2 Liga, 8.a -
2010 KAE 2 Liga, 6.a -
2011 KAE 2 Liga, 4.a -
2012 KAE 2 Liga, 10.a -
2013 KAE 2 Liga, 14.a -
2014 KAE 2 Liga, 15.a -
2015 KAE 2 Liga, 11.a -
2016 KAE 2 Liga, 14.a -
2017 KAE 2 Liga, 18.a -
2018 KAE 2 Liga, 14.a -
2019- ez

Emakumezkoen trainerua

Club de Remo Colindres
Entrenatzailea Espainia Saray Villalón
Patroia(k) Espainia Julia Rodríguez
Kolorea(k)           berdea eta horia
Trainerua      San Ginés
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 ETE Liga
0 Espainiako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023: Liga ez
Colindres, 2018an traineru arroxarekin.

2015 denboraldian emakumezkoen trainerua atera zuen aurreko urteko Santoñako traineruan oinarrituta. Gipuzkoako Ligan aritu zen eta bederatzigarren postuan amaitu zuen. Liga honetarako estropada bat ere antolatu zuen. 2016an esperientzia errepikatu eta berriz bederatzigarren egin zuen. 2017an ez zuen trainerurik osatu.

2018an ETE Ligaren sortzaileetako bat izan zen, kantabriar bakarra. Raspas del Embarcadero taldeari erositako trainerua erabili zuten. 2019an uretaratu zuten azken aldiz trainerua[3].

Palmaresa

Denboraldiak

Urtea Liga Kontxa
2015 Gipuzkoako Liga, 9.a -
2016 Gipuzkoako Liga, 9.a -
2017 - -
2018 ETE Liga, 9.a -
2019 ETE Liga, 11.a -
2020- ez

Erreferentziak

  1. Linares Argüelles, Mariano; Pindado Uslé, Jesús; Ahedo Pérez, Carlos. (1985). Gran enciclopedia de Cantabria. I Cantabria ISBN 84-86420-02-4..
  2. a b (Gaztelaniaz) C.R. Colindres – Federación Cántabra de Remo. (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  3. (Gaztelaniaz) A.E. (2019-06-15). «Comienza la liga femenina de traineras de segunda categoría este fin de semana» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2980087
  • Commonscat Multimedia: Club de Remo Colindres / Q2980087

  • Wd Datuak: Q2980087
  • Commonscat Multimedia: Club de Remo Colindres / Q2980087
  • i
  • e
  • a
2024ko KAE Ligako taldeak
KAE 1
Arkote  • Camargo  • Deustu  • Hondarribia B  • Lapurdi  • Orio B  • Pedreña  • Portugalete  • San Juan  • Santurtzi  • Zarautz  • Zumaia
---------------
KAE 2
  • i
  • e
  • a
2024ko Emakumezkoen arraun taldeak
Euskotren Liga
---------------
ETE Liga
Deustu  • Hernani  • Kaiku  • Ondarroa  • San Juan  • Zarautz  • Zumaia
---------------
Galiziako Liga