Clackmannanshire

Clackmannanshire
Clackmannanshire
Siorrachd Chlach Mhannainn

Fitxategi:Lookabootye.jpg
ScotlandClackmannanshire.png
Geografia
HiriburuaAlloa
56°6′56″N 3°47′28″W
Azalera159
Administrazioa
Demografia
Biztanleria51.540 (2019)
140 (2018)
Dentsitatea324,21 bizt/km²
Bestelako informazioa
clacks.gov.uk

Clackmannanshire edo Clacks (Eskoziako gaeleraz: Siorrachd Chlach Mhannainn, eskozieraz: Clackmannanshire) Eskoziako 32 eskualdetako bat da. 2012ko erroldaren arabera 51.280 biztanle ditu eta gaur egungo hiriburua Alloa da, baina hiriburu historikoa izena ematen dion Clackmannan izan da.

Geografia

Eskoziaren erdialdean kokaturik dago eta herrialdeko eskualdeen artean txikiena da azaleraz, 159² km baino ez. Ochil mendiak ditu iparraldean eta hegoaldean Strathdevon harana, Devon ibaiak zeharkatzen duen lautada.

Mugakideak

Perth eta Kinross, Stirling eta Fife konderriekin mugatzen du.

Historia

Clackmannan herrian bada harri bat kristautasunaren aurreko Mannan jainkoaren omenezko izena duena eta hortik dator herriaren zein konderriaren izena. 1822an alboan dagoen Alloa biztanle eta garrantziz haundiagoa zenez hiriburu bihurtu zen.

Clackmannanshire suak eragindako ehungintza errotengatik egin zen famatua, baina beste industria batzuk ere ezarri ziren bertan, hala nola alkohol distilategiak, beiragintza, meatzaritza eta untzigintza.

Politika

18 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:

Alderdi politiko Zinegotziak
Eskoziako Alderdi Nazionala 8
Eskoziako Laboristak 8
Alderdi Kontserbadorea 1
Alderdi Independientea 1

Herriak

Herri nagusiak

  1. Alloa / Allowae (hiriburua, 20.417 biztanle)
  2. Tullibody / Tulach Bòide (8.809 biz.)
  3. Sauchie (6.000 biz.)
  4. Tillicoultry / Tulach Cultaire (5.120 biz.)
  5. Alva / Allmhagh Beag (4.773 biz.)
  6. Clackmannan / Clach Mhanainn (3.442 biz.)

Herri guztiak

  • Alloa
  • Alva
  • Cambus
  • Clackmannan
  • Coalsnaughton
  • Devonside
  • Dollar
  • Fishcross
  • Forestmill
  • Glenochil
  • Inglewood
  • Kennet
  • Menstrie
  • Muckhart
  • Sauchie
  • Solsgirth
  • Tillicoultry
  • Tullibody

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

  • Clackmannanshireko Kontseiluaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q207268
  • Commonscat Multimedia: Clackmannanshire / Q207268

  • Identifikadoreak
  • ISNI: 0000000101165550
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 1920841
  • Wd Datuak: Q207268
  • Commonscat Multimedia: Clackmannanshire / Q207268
56°10′N 3°45′W / 56.167°N 3.750°W / 56.167; -3.750
  • i
  • e
  • a
Clackmannanshire konderriko udalerriak
Udalerriak
  • i
  • e
  • a
Eskoziako konderriak