Christian de Castries

Christian de Castries

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaParis, 1902ko abuztuaren 11
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1991ko uztailaren 29a (88 urte)
Hobiratze lekuaPassy hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Denise Schwob d'Héricourt (en) Itzuli
LeinuaHouse of Castries (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko komandantea Ohorezko Legioko komandantea
    Croix de guerre 1939–1945 Croix de guerre 1939–1945
    Croix de guerre des théâtres d'opérations extérieures Croix de guerre des théâtres d'opérations extérieures
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Lurreko Armada
Graduabrigada-jeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Indotxinako Gerra
Dien Bien Phuko gudua

Christian Marie Ferdinand de la Croix de Castries (Paris, 1902ko abuztuaren 11 – Paris, 1991ko uztailaren 29a) frantses militarra izan zen.

Familia aristokratiko eta militarreko semea zen. Hemeretzi urte zituela armadan sartu, eta militar ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, alemaniarrek Frantzian egindako lehen erasoan harrapatu zuten, 1940an, baina hurrengo urtean ihes egitea lortu zuen, eta Afrika iparraldean borrokan ziharduten aliatuei batu zitzaien. 1946an, teniente-koronel zela, Indotxinara bidali zuten, bertan gerrillari nazional-komunista taldeak frantziar kolonialismoaren aurka borrokatzen ari baitziren. 1953an Vietnameko Dien Bien Phuko gudari taldearen komandante izendatu zuten. Võ Nguyên Giápn jeneral vietnamdarraren gerrillariek zenbait hilabetez inguratuta eduki zuten, 1954an errenditu eta preso hartu zuten arte. Gertaera harekin hasi zen frantziar kolonialismoaren gainbehera Indotxinan. Frantziara itzuli zenean, brigadier nagusi mailara igo zuten, eta 1959an erretiroa hartu zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-06-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q710667
  • Commonscat Multimedia: Christian De La Croix de Castries / Q710667

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 25836960
  • GND: 1292282967
  • LCCN: n00050567
  • NARA: 10597149
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01276/eu_c_0464/c0464
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q710667
  • Commonscat Multimedia: Christian De La Croix de Castries / Q710667