COSCO

COSCO
Datuak
MotaChinese state-owned enterprise (en) Itzuli, negozioa eta shipping line (en) Itzuli
Jarduera sektoreaGarraioa
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Eskumendekoak
Cosco Shipping Holdings Co., Ltd. (en) Itzuli eta COSCO (Hong Kong) Group (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
  • Pekin
Legezko formaMerkataritza-baltzu
JabeaChina COSCO Shipping (en) Itzuli
Zeren jabe
Cosco Tower, COSCO (Hong Kong) Group (en) Itzuli eta Cosco Shipping Holdings Co., Ltd. (en) Itzuli
Historia
Sorrera1961eko apirilaren 27a
webgune ofiziala

China Ocean Shipping (Group) Company edo COSCO, Txinako Herri Errepublikako itsas garraio enpresa da. 1961. urtean sortu zuen Txinako Herri Errepublikako gobernuak, eta oraindik ere bera da akziodun bakarra. COSCO Txinako zama lehorra garraiatzen duen enpresaburuk garrantzitsuena da. Bere akzioek Hong Kong, Shenzhen eta Shanghaiko burtsetan kotizatzen dute.

Ontziak

Coscok 130 ontzi baino gehiago dauzka jabetzan (320.000 TEU neurriko kontainer garraiatzeko edukiera nahikoa). Munduko 100 portu baino gehiagotan aritzen dira konpainiako barkuak. Jabetzako barkuez gain, 600 ontzi ingururen kudeatzailea ere bada, guztira 35 milioi tona metriko zama garraiatzeko edukierarekin.

Munduko seigarren enpresa da kontainer ontziei dagokionez, eta bederatzigarren enpresa, kontainerren zama garraiatuari dagokionez.

Enpresak

Cosco taldearen eta honen eskumendeko enpresen akzioek Shenzhen, Hong Kong, Shanghai eta Singapurgo burtsetan kotizatzen dute.

Horrez gain, taldeak sail desberdinetan eta Txinako portuetan 300 azpienpresa baino gehiago dauzka.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) China Ocean Shipping Companyren webgune nagusia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q117286
  • Commonscat Multimedia: COSCO / Q117286

  • Wd Datuak: Q117286
  • Commonscat Multimedia: COSCO / Q117286


Garraioa Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.