Bodyboarding

BodySurflari bat Oahun tutu bat egiten

Bodyboarding edo bodyboarda[1] paipo izeneko ohola baten gainean olatu hautsigabeen gainean irristatzean datzan kirola da. Bodyboarding ohola 1,4 metro inguru luze da, surfeko oholak baino laburragoak eta apar sintetikoz eginak. Paipoak, berriz, zurezkoak dira.

Historia

Tom Morey izan zen bodyboard taula bat probatu zuen lehena; bere surf taula erditik apurtu zenean, flotatzen zuen zatia hartu eta honen gainean itsasertzera ailegatu zen, Hawaiin. Geroago, 90eko hamarkadan, kirol honen beste iraultza bat gertatu zen: Guilherme Tamega, Michael Eppelstun edo Ben Holland bezalako bodyboardlariek, akrobazia eta maniobra bihurriak muturrera eraman zituzten. Eta maniobra berriak garatzera ausartu ziren.

Gaur egun, munduko bodyboardaren panorama Mike Stewart (kirol honen aurrendaria, oraindik elitean dagoena), Jeff Hubbard (bodyboardaren iraultzailea, aireko maniobrak egiteko erraztasuna dela eta), Spencer Skipper (Mike Stewarten ondorengo bezala ezaguna da bere estiloarengatik) eta Gillherme Tamega (oso erradikala da) bezalako izenek menperatzen dute.

Ohola

Sakontzeko, irakurri: «bodyboardeko ohol»

Kirol honen elementu garrantzitsuena bodyboardeko ohola edo boogiea da, karbono zuntzez, beira zuntzez, polipropilenoz eta polietilenoz egina dago. Material hauen ezaugarriak direla eta, oso zaila da taulak haustea. Jasan ditzaketen kalte fisiko bakarrak urradurak izaten dira, edo haustura soilik kolpea oso handia bada. Antzinako paipoak, berriz, zurezkoak dira.

Ikus, gainera

  • Paipoa
  • Txanperoa

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Kirol-materialak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

  • Euskal Herriko Surf Federazioa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q890097
  • Commonscat Multimedia: Bodyboarding / Q890097

  • Wd Datuak: Q890097
  • Commonscat Multimedia: Bodyboarding / Q890097


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.