Blair gaztelua

Blair gaztelua
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaPerth eta Kinross
Koordenatuak56°46′24″N 3°51′27″W / 56.7734°N 3.85754°W / 56.7734; -3.85754
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1269
Ondarea
Webgune ofiziala

Blair gaztelua (ingelesez: Blair Castle) Eskoziako Perth eta Kinross eskualdean dagoen gaztelu bat da, Blair Atholl herrian. A mailako eraikina izendatu zuten 1971an.

Historia

Blair gaztelua eraikitzeko lanak John I Comyn Badenocheko Lordak abiatu zituen 1269an eta bere ondorengoek zabalkuntzak egin zizkioten, bereziki 1322 artean.

XVII mendean Murray leinuak ingelesen alde egin zuen eta 1650ko Oliver Cromwellen inbasioaren ondoren John Murray-ri Athollgo markesaren titulua eman zioten eta 1703an Athollgo duke bihurtu zen. XVIII mendean jakobitek okupatu zuten Blair gaztelua, baina 1746an utzi egin behar izan zuten goseak jota.

1846an Viktoria Erresuma Batukoak bertan hartu zuen ostatu. David Bryce arkitektoak eraldaketa handiak egin zizkion 1870 hamarkadan eta gaur egun dakusagun itxura orduan hartu zuen. 1996an Eskoziako gobernuaren eskutan gelditu zen gaztelua, karitatezko elkarteentzat lagungarri izateko baldintzapean.

Iruditegia

  • Gazteluaren ikuspegia.
    Gazteluaren ikuspegia.
  • Gazteluaren ikuspegia.
    Gazteluaren ikuspegia.
  • Sarrera.
    Sarrera.
  • Areto nagusia.
    Areto nagusia.
  • Parkea.
    Parkea.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q532627
  • Commonscat Multimedia: Blair Castle / Q532627

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 245417923
  • Wd Datuak: Q532627
  • Commonscat Multimedia: Blair Castle / Q532627