Bernard Thévenet

Bernard Thévenet

(2018)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSaint-Julien-de-Civry, 1948ko urtarrilaren 10a (76 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Teka 1980-1980
Peugeot 1970-1979
Wolber-Spidel 1981-1981
 
Parte-hartzailea
  • Espainiako Vuelta
    Frantziako Tourra
    1973 Super Prestige Pernod (en) Itzuli (6.)
    1975 Super Prestige Pernod (en) Itzuli (4.)
    1977 Super Prestige Pernod (en) Itzuli (6.)
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko zalduna Ohorezko Legioko zalduna
    Champion des champions français de L'Équipe  (1975)
    Officer of the National Order of Merit Officer of the National Order of Merit  (1994ko maiatzaren 14a)

bernard-thevenet.com
IMDB: nm5300684 Musicbrainz: f2876394-9b1a-46e0-b7bc-0e1209bd119f Edit the value on Wikidata

Bernard Thévenet (Saint-Julien-de-Civry, Saona eta Loira, 1948ko urtarrilaren 10a), ezizenez Nanar deitua, frantziar txirrindulari ohia da. 1970 eta 1981 artean profesionala izan zen. Igotzaile aparta zen eta bere ibilbide profesionalean 100 garaipen baino gehiago lortu zituen. Frantziako Tourra bi aldiz irabazi zuen, 1975 eta 1977an, Eddy Merckxen nagusitasunari amaiera emanez.

Kirol ibilbidea

1970. urtean egin zen ezagun, Tourmaleteko etapan, Frantziako Itzulian lehen aldiz parte hartu zuenean. 1973an, Frantziako txapelketa irabazi ondoren, bigarren geratu zen Frantziako Tourrean, Luis Ocaña espainiarraren atzetik. Hurrengo urtean ezin izan zuen Itzulia amaitu, eta 1975. urtera arte itxaron behar izan zuen munduko txirrindularitza proba inportanteena irabazteko eta Eddy Merckx belgikar txapeldunaren nagusitasunari amaiera emateko. 1977an berriro irabazi zuen, Hennie Kuiper holandarraren eta Lucien Van Impe belgikarraren aurretik. Egun bakarreko zenbait proba irabazi zituen eta bosgarren geratu zen 1974ko munduko txapelketan. 1972ko Romandiako Itzulia eta 1975 eta 1976ko Dauphiné Libéré ere irabazi zituen. 1981ean utzi zuen txirrindularitza. 1996an Frantziako selekzioaren entrenatzaile izendatu zuten, munduko txapelketarako.

Palmaresa

1969

1970

1971

1972

1973

1974

1975

1976

1977

1980

1981

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Itzuli Handia 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981
Pink jersey Italiako Giroa 31.
Yellow jersey Frantziako Tourra 35. 4. 9. 2. UT 1. UT 1. UT 17. 37.
Red jersey Espainiako Vuelta 44. 3. UT 14.
Munduko Txapelketa 13. 39. 5. 6. 28.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi


Aurrekoa
Eddy Merckx
Frantziako Tourraren irabazlea
1975
Ondorengoa
Lucien Van Impe


Aurrekoa
Lucien Van Impe
Frantziako Tourraren irabazlea
1977
Ondorengoa
Bernard Hinault

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Bernard Thévenet - ProCyclingStats
  • (Frantsesez) Memoire du cyclisme: Palmarès de Bernard Thévenet
  • Txirrindulari bilatzailea: Bernard Thévenet[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q367064
  • Commonscat Multimedia: Bernard Thévenet / Q367064

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 223764566
  • ISNI: 0000000360363084
  • BNF: 12195572x (data)
  • GND: 132602466
  • LCCN: n50010118
  • SUDOC: 030565944
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05618/eu_t_0882/t0882
  • Wd Datuak: Q367064
  • Commonscat Multimedia: Bernard Thévenet / Q367064