Belial

Belial
Ezaugarriak
BaliokideakDeabrua eta Satan
Belial, Moises eta Salomon.

Belial, baita ere Baalial, Balial, Belhor, Beliall, Beliar, Berial eta Beliya'al Bibliak eta judaismoak deabruari emandako izenetako bat da.[1]

Etimologia

Haren izena hebraieratik dator, bliya'al. Hitz konposatua da non bliy «ustelkeria» da; bigarren elementuak ya`al (yaw-al') «irabazia» esan nahi du. Informazio horren arabera, espezialista askorentzat Belial «irabazi ustelenak» da, «desobedientea» edo «errebeldea». Beste izenak ere eman bazaizkio, esaterako, «harrokeriaren jauna» edo «infernuko semea».

Ezaugarriak

Erdi Arotik Infernuen Printzetzat hartua izan da. Judaismoan fede gabeko gizonak «Belialen semetzat» hartzen dira. Belial deabru boteretsua da; benetako independentziarekin, buruaskitasunarekin, harrotasunarekin eta errealizazio pertsonalarekin ere lotzen da. Satanek, Luziferrek, Leviatanek eta Lilithek haren izaera osatzen dute.

Belial testuetan

  • Bere izena Itsaso Hileko Eskuizkribuetan agertzen da, zehazkiago «Ilunpeetako semeen aurkako argiaren semeen gerra» izenekoan, zeinaren testuan ongiaren eta gaizkiaren arteko gerra profetikoa kontatzen baitu, non ilunpeetako semeek Belialera eramaten baitute buruzagitzat.
  • Testu apokrifoetan Hamabi patriarken testamentuan ere aipatzen da, non deabrua Jainkoaren aurkari zuzena den.

Erreferentziak

  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Belial

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):[1] Belial Entziklopedia Katolikoan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q815594
  • Commonscat Multimedia: Belial / Q815594

  • Wd Datuak: Q815594
  • Commonscat Multimedia: Belial / Q815594