Banco Popular Español

Banco Popular Español
Datuak
MotaBankua eta entitate desagertua
Jarduera sektoreabanking industry (en) Itzuli eta finantza-zerbitzua
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
finantza-zerbitzu
Agintea
Egoitza nagusi
  • Banco Popular headquarters, Madrid
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1926
Sortzailea
Emilio González Llana y Fagoaga (en) Itzuli
SorlekuaMadril
Desagerpena2018ko irailaren 28a
Facebook: grupobancopopular Twitter: PopularResponde Instagram: grupobpopular Edit the value on Wikidata

Banco Popular Español banku espainiarra izan zen. 1926an sortua, Espainiako hirugarren bankurik garrantzitsuena izan zen Banco Santander eta BBVAren atzetik. 2018an Banco Santanderrekin bat egin zuen.

Madrileko Alcalá Kaleko eraikina

Historia

Banco Popular 1926. urtean sortu zen "Banco Popular de los Previsores del Porvenir" izenarekin. 1947 urtean, gaur egun duen izena hartu zuen Banco Popular Español. 1968ean Espainiatik kanpoko bere lehen bulegoa ireki zuen Parisen eta nazioarteko hainbat hiritan ordezkaritza bulegoak zituen.

1960ko hamarkadatik aurrera Espainiako hainbat banku txiki erosi zituen eta tamaina irabazten joan zen. 2000. urtetik aurrera sukurtsalak irekitzen hasi zen Portugalen. Gaur egun 800 milioi euroko irabaziak lortzen ditu urtero eta 16.000 langiletik gora dauzka. 2009ko maiatzaren 19an bankuaren jabetzakoak ziren banketxe guztietan, tartean Banco de Vasconian, Banco Popularraren irudia eta kartelak jartzea erabaki zuten, Vasconiaren berezko ikur eta izena 1962tik mantendu arren.

2010ko ekainaren 28an Popularrek akordioa sinatu zuen Frantziako Crédit Mutuel-CIC banketxearekin bi enpresen arteko lankidetza eta baterako zerbitzuak eskaintzeko. Hilabete batzuk beranduago Popularrek hainbat sukurtsal banketxe frantziarrarekin batera sortutako Targobank banketxeari eman ziozkion.

2011ko urriaren 7an Banco Pastor banketxe galiziarra erosteko eskaintza aurkeztu zuen, Banco Popularren 1,15 akzio Pastorren akzio bakoitzeko. Banco Pastor galiziako banketxeko akziodun gehienek baiezkoa eman zioten eskaintzari[1].

2012ko azaroan bere kapital beharrizanak betetzeko milaka akzio berriren jaulkipena egin zuen eta akziodun txikien artean 2.500 milioi euro lortu zituen bi asteren epean[2].

Banco Popular taldeko kideak

Banco Popularrek erositako banku erregionalen izenak mantentzen ditu oraindik. Honakoak dira:

  • Banco de Andalucia
  • Banco de Castilla
  • Banco de Credito Balear
  • Banco de Galicia
  • Banco de Vasconia

Horrez gain, maileguen banku bat dauka:

  • Banco Popular Hipotecario

Eta Espainiatik kanpoko presentzia:

Eta internet bidez:

  • bancopopular-e.com

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. http://online.wsj.com/article/SB10001424052970203633104576622320371011798.html Shareholders Accept Banco Popular Bid Wall Street Journaleko albistea.
  2. http://bolsa.elperiodico.com/noticias-actualidad/noticias/Banco-Popular-culmina-con-exito-la-ampliacion-de-capital-por-2500-millones-euros--0420121128224132.html Banco Popular culmina con éxito la ampliación de capital por 2.500 millones euros El Periodico egunkariko albistea.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)(Katalanez) Banco Popular Españolen webgunea
  • Banco Popular France webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q537259
  • Commonscat Multimedia: Banco Popular Español / Q537259

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 133985195
  • BNE: XX91757
  • GND: 276918-9
  • LCCN: no94022901
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 3794677
  • Wd Datuak: Q537259
  • Commonscat Multimedia: Banco Popular Español / Q537259


Espainiako bankuak

AbancaBanca MarchBanco Mare NostrumBanestoBankiaBankinterBankoaBBK BankBBVAIbercajaCaixaBankUnicaja BancoOpenbankBanco SabadellBanco SantanderLiberbank