Atapuercako aztarnategi arkeologikoa

Atapuerca arkeologia gunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak iii, v
Erreferentzia 989
Kokalekua  Espainia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 2000 (XXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Atapuercako aztarnategi arkeologikoa aztarnategi arkeologiko eta paleontologikoen multzo bat da, Iberiar penintsulako gizakien aztarnarik zaharrenetako batzuk dituena. Atapuercako mendilerroan, Burgosen, Gran Dolina aztarnategian, Homo antecessor espeziearen aztarnak topatu zituzten, gutxienez 800.000 urte zituztenak, eta Elefantearen Siman, zehaztu gabeko Homo espezie batekoak eta 1,2 milioi urtekoak. Arrasto horiek agerian geratu ziren XIX. mendean trenbide bat eraikitzean.

Atapuercako aztarnategi arkeologikoa bertan topatutako historiaurreko aztarna garrantzitsuengatik ezaguna da, batez ere 1976tik, eta hauek direla-eta ingurua Gizateriaren Ondaretzat hartu dute. Aurkikuntzen artean, gutxienez hiru hominido mota daude: Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo sapiens. Izan ere, Europako hominidorik zaharrena bertan topatu dute.

Juan Luis Arsuaga, Eudald Carbonell eta José María Bermúdez de Castro 1991tik aurrera aztarnategiko ikerlari nagusiak dira.

Atapuerkako Gran Dolina

Gran Dolinako TD6 mailan, gizakien dozenaka fosil aurkitu zituzten 1994an. Hain zuzen ere, fosil horietan aurkitu zituzten kanibalismoaren aztarna zaharrenak.

Europara iritsitako lehenbiziko biztanleak Homo antecessor espezietakoak ziren; haien aztarnak aurkitu zituzten Atapuercako aztarnategi honetan.

Hominido horiek animaliak jaten zituzten -besteak beste, zaldiak, [[errinozeroak, adarzabalak, bisonteak eta basurdeak-, landareak eta fruituak -almezak, esaterako-, bai eta gizakiak ere.

Giza Eboluzioaren Museoa

Burgos hirian kokatuta, aztarnategiak topatutako ondare garrantzitsutik abiatuta Giza Eboluzioaren Museoa eraiki eta 2010ean zabaldu zuten. Gizartean Atapuercak ekarritako guztia jakinarazteko eta bere garrantziaz jabetzeko topagune interesgarria da zalantzarik gabe.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Aztarnategiari buruzko webgunea.
  • (Gaztelaniaz) http://www.atapuerca.org
Espainia Gizateriaren Ondarea Espainian Espainia

Alhambra, Generalife eta AlbayzínAranjuezko errege jauregiaMéridako arkeologia multzoaTarracoko arkeologia multzoa* • Atapuercako arkeologia multzoa • Ávilako Hiri Zaharra eta harresiz kanpoko elizakBurgosko katedralaCáceresLa Vall de Boíko eliza erromanikoak* • Herkulesen Dorrea*** • Sevillako katedrala, Alkazarra eta Indietako AgiritegiaAltamirako leizeaKordoba • Cuenca • DoñanaEl EscorialGarajonayEivissaLas MédulasAragoiko arkitektura mudejarraAsturias eta Oviedoko monumentuakKataluniar Musikaren Jauregia eta Sant Pau Ospitalea* • Elxeko palmadiaPobleteko monasterioa* • Pirinioak - Monte PerdidoÚbeda eta BaezaMediterraneo itsasoko labar-arteaLugoko erromatar harresiak*** • Donejakue bidea** • SalamancaSan Cristóbal de La LagunaSan Millán de Yuso eta Susoko monasterioakSanta María de GuadalupeSantiago Compostelakoa*** • Segovia eta bere akueduktuaSerra de TramuntanaLlotja de la SedaTeideToledoAlcalá de Henaresko unibertsitate eta gune historikoaBizkaiko Zubia** • Antoni Gaudíren lanak* • Merkurioaren Ondarea. Almadén eta Idrija¹ • Antequerako trikuharrien parajeaMedina Azahara

* Katalunian; ** Euskal Herrian; *** Galizian; ¹ Esloveniarekin batera
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q923894
  • Commonscat Multimedia: Archaeological Site of Atapuerca / Q923894

  • Wd Datuak: Q923894
  • Commonscat Multimedia: Archaeological Site of Atapuerca / Q923894