Anaitasuna Kirol Kluba

Artikulu hau Azkoitiako kirol elkarteari buruzkoa da; Iruñeko kirol elkartea gaitzat duena beste hau da: «SCDR Anaitasuna»
Anaitasuna Futbol Taldea
Ezizena(k)Anai
Sorrera1934 (90 urte)
Futbol zelaiaTxerloia [1]
Azkoitia
edukiera: 1.000 lagun
inaugurazioa: 1975
PresidenteaPedro Urdanpilleta
EntrenatzaileaTxema Añibarro
LigaGipuzkoako Ohorezko Erregionala
2023-243. Federazioa, 16.a (jaitsi)
Webguneahttp://cdanaitasuna.eus/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Anaitasuna Kirol Kluba Azkoitiko (Gipuzkoa) kirol kluba da, 1934an sortua. Futboleko, areto futboleko eta pilotako sailak ditu. Futbol talde nagusia Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean dabil.

Historia

1934an Azkoitian sortu zenean, herriko hirugarren kluba zen Izarraitz eta Iraurgi taldeen ondoren.

1980tik 1990era Anaitasunak Hirugarren Mailan aritu zuen hamar denboraldiez, eta 1981 eta 1983 Espainiako Futbol Errege Kopan parte hartu zuen.

Berriro 1993 eta 2001ean Hirugarren Mailara igo zuen eta 2012-13 denboraldia ere bertan egin zuen baina azken urteetan Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean ibili da nagusiki. 2016an ligako bigarren postua eskuratu zuen eta igoera play-offak jokatuko zituen, arrakastarik gabe. Azken urteetan hainbat alditan igo da 3. mailara. 2020ko abenduaren 17an Errege Kopako 1. itzulian lehen mailako Getafe taldea izan zuen eta 1-2 emaitzaz galdu zuen 93. minutuan penaltiz gola jaso ondoren.

Sailak

Anaitasuna kirol taldea da eta egun futbol, areto futbola eta pilota sailak ditu. Badaude zenbait sail (xake, mendia edo karate) orain klub independenteak direnak eta Anaitasuna izena dute. Lehen txirrindularitza saila ere bazuen.

Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra gorria eta praka urdinak.

Futbol Zelaia

Txerloia Futbol Zelaia, Azkoitian dagoena, 1975ean eraiki zuten. 1000 ikusleentzako lekua eta 108x69 metro ditu.

Datuak

2024-25 denboraldia barne.

Azken denboraldiak

Denboraldia # Maila Emaitza Kopa
2004-05 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 14.a
2005-06 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 16.a
2006-07 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 9.a
2007-08 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 12.a
2008-09 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 16.a
2009-10 5 Erregional Preferentea 1.a
2010-11 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 5.a
2011-12 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 1.a
2012-13 4 Hirugarren Maila 20.a
2013-14 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 4.a
2014-15 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 5.a
2015-16 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 2.a
2016-17 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 1.a
2017-18 4 Hirugarren Maila 18.a
2018-19 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 3.a
2019-20 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 1.a
2020-21 4 Hirugarren Maila 4.a/1.a 1. itzulia
2021-22 5 Hirugarren Federazioa 10.a
2022-23 5 Hirugarren Federazioa 10.a
2023-24 5 Hirugarren Federazioa 16.a
2024-25 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala

Palmaresa

Emakumezkoen taldea

Anaitasuna Futbol Taldea (Emakumezkoen taldea)
LigaEuskal Liga
2022-2311.a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Anaitasunaren emakumezkoen taldea Euskal Ligan ari da jokatzen.

Urtea Maila Postua
2016-17 Gipuzkoako Erregionala 2.a
2017-18 Gipuzkoako Erregionala 1.a (igo)
2018-19 Euskal Liga 11.a
2019-20 Euskal Liga 11.a
2020-21 Euskal Liga 3.a
2021-22 Euskal Liga 2.a
2022-23 Euskal Liga 11.a

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8347047
  • Wd Datuak: Q8347047