Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak

Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak (Kyoto, Uji eta Otsu hiriak)1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Kiyomizu-dera

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 688
Kokalekua  Japonia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 35°00′N 135°46′E / 35.000°N 135.767°E / 35.000; 135.767
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak UNESCOk 1994ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen 17 tokiren multzoa da, Kyoto hirian eta alboko Uji eta Otsu hirietan daudenak. Eraikinen artean hamairu tenplu budistak dira, hiru xintoistak eta azkenik gaztelu bat ere badago. 17 eraikin hauek X eta XIX mendeen artean eraiki ziren.

Kyotok ez zuen bonbaketarik jasan Bigarren Mundu Gerran eta ondorioz kalte gutxi izan zituen.

Eraikinak

Tenplu budistak

  • Tō-ji (東寺, "ekialdeko tenplua"): 796 urtean eraikia, Kyotoko tenplu budistarik zaharrena da. Minami-ku auzoan dago.
  • Kiyomizu-dera (清水寺, "ur garbiaren tenplua"): 778an altxatu arren gaurko eraikinak XVII mendekoak dira. Higashiyama-ku auzoan dago.
  • Enryaku-ji (延暦寺): 788an eraiki zuten Ōtsu hiriko Hiei mendian. Kyotoren ikuspegi itzela dago bertatik.
  • Daigo-ji (醍醐寺): 874 urtean fundatu zen. 930an Daigo enperadoreak abdikatu eta bertan sartu zen monje, hortik tenpluaren izena. Fushimi-ku auzoan dago.
  • Ninna-ji (仁和寺): Omuro eskolaren tenplu nagusia da. Ukyō-ku auzoan dago.
  • Byōdō-in (平等院): 988an eraiki zuten. Japoniako 10 yenetako txanponean agertzen da. Uji hirian dago.
  • Kōzan-ji (高山寺): 774 urtekoa da. Ukyō-ku auzoan dago.
  • Saihō-ji (西芳寺, ""): 729 eta 749 artean fundatu zen. Nishikyō-ku auzoan dago.
  • Tenryū-ji (天龍寺): 1345 urtean eraiki zen. Ukyō-ku auzoan dago.
  • Kinkaku-ji (鹿苑寺, "urrezko pabilioiaren tenplua"): 1397 urtean eraiki zen. Kita-ku auzoan dago.
  • Ginkaku-ji (銀閣寺, "zilarrezko pabilioiaren tenplua"): 1490 urtean eraiki zuten. Sakyō-ku auzoan dago.
  • Ryōan-ji (龍安寺, "dragoi paketsuaren tenplua"): 1450 urtean eriki zen. Zen tenplua da eta harrizko japoniar lorategi bat dauka. Ukyō-ku auzoan dago.
  • Nishi Honganji (西本願寺, "hasierako zinaren mendebaldeko tenplua"): . Shimogyō-ku auzoan dago.

Tenplu xintoistak

  • Shimogamo santutegia (下鴨神社, "ur garbiaren tenplua"): VI mendekoa da. Kyotoko santutegi xintoista zaharrena da eta Japoniako zaharrenetakoa. Sakyō-ku auzoan dago.
  • Kamigamo santutegia (上賀茂神社): 678 urtean eraikia, Kamo ibaiaren iparraldeko ertzean. Kita-ku auzoan dago.

Gaztelua

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)(Frantsesez) UNESCOren webgune ofiziala
  • (Japonieraz)(Ingelesez) Kyotoko turismo bulegoa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q874027
  • Commonscat Multimedia: Historic monuments of ancient Kyoto / Q874027

  • Wd Datuak: Q874027
  • Commonscat Multimedia: Historic monuments of ancient Kyoto / Q874027
  • i
  • e
  • a
Hokkaido
Japoniako bandera
Japoniako bandera
Tōhoku
Kantō
Chūbu
Kansai
Chūgoku
Kyūshū