Aïr mendiak
Aïr mendiak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mont Idoukal-n-Taghès |
Garaiera | 2.022 m |
Mota | mendigune eta mendikate |
Luzera | 300 km |
Zabalera | 200 km |
Azalera | 84.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°16′37″N 7°59′58″E / 18.27692°N 7.99942°E / 18.27692; 7.99942 |
Herrialdea | Niger |
Region of Niger | Agadez Region |
Department of Niger | Arlit Department |
Geologia | |
Garaia | Aurrekanbriar |
Aïr mendiak edo Aïr mendigunea,[1] Nigerreko triangelu itxura duen mendigunea da. Saharako ekolurraldearen zatia da.
Ezaugarriak
Mendebaldeko Sahararen zonalde lehorreko mendi xenofiloa da. 1800 metro gainetik altxatzen dira eta 84000 km2.[2] Basamortuaren erdian kokatuta, klima baldintza bereziak ditu eta horri esker bizi-uhartea da. Giza-komunitate, landareria eta fauna ugari du. Halaber, geologikoki eta arkeologikoki balore handia du.
Fauna
Espezie ugari aurki daitezke Aïr mendietan baina populazioaren handitze prozesua ingurumena asko kaltetzen ari da. Adibide ezagunena likaonena da, desagertzeko zorian dagoen ugaztuna eta zonaldetik azken urtetan desagertuta.[3] Oraindik orain gepardo (Acinonyx jubatus) batzuk gelditzen dira, 15 eta 20 artean, eta tximino batzuk: 70 inguru Papio anubis espeziekoak eta 500 inguru Erythrocebus patas.
Ofizialki 40 ugaztun espezie aurki daiteke inguru honetan, 165 hegazti, 18 narrasti eta anfibio bat. Zonaldeko 9 espezie Nigerrerako IUCNk egindako zerrenda gorrian daude.[4]
Gizateriaren ondarea
Unescok 1991n zonaldea Gizateriaren Ondarea izendatu zuen, Ténéré inguruarekin batera. Bi erreserba hauek 7.736.000 ha dituzte. 1992an Gizateriaren Ondarea arriskuan dagoen zerrendan sartu zuten.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ Dieresiak i letra gainean bokalak banan banan ahoskatu behar direla adierazten du.
- ↑ Thorp, M. B. (1969). «Some aspects of the geomorphology of the Air Mountains, southern Sahara». Transactions, Institute of British Geographers 47: 25–46
- ↑ C. Michael Hogan. 2009. Painted Hunting Dog: Lycaon pictus, GlobalTwitcher.com, ed. N. Stromberg
- ↑ Messan, Les Réserves Naturelle de l'Aïr et du Ténéré, Rapport à l'UNESCO, 2001
Kanpo estekak
- (Ingelesez): Lonely Planet.
- (Frantsesez) (Ingelesez): Unescoren fitxa.
- Datuak: Q170383
- Multimedia: Aïr Mountains / Q170383